Citation Hunt

Azpian dagoen Wikipediako esaldia ez dago iturri fidagarri batez lagundua. Aurki zenezake bat?

Klik egin Hau lortu dut! Wikipediara joan eta adierazpena zuzentzeko, edo Hurrengoa! beste batetara pasatzeko. Zorte on!

Pneumonia orrialdean:

"

Birusek zelulak inbaditu behar dituzte ugaltzeko. Normalean, birusak airetik iristen dira biriketara, ahotik edo sudurretik arnastuta edo elikagai bat irenstean. Behin birikan, birusek aire bideetako estaldura zelulak eta albeoloak inbaditzen dituzte. Inbasio horrek zelulen heriotza eragiten du sarritan, bai zuzenean, bai apoptosi bidez. Sistema immuneak infekzio biralari erantzuten dionean, biriketan kalte handiagoa eragiten du. Leukozitoek, batez ere linfozitoek, hantura-bitartekari kimiko ugari aktibatzen dituzte —adibidez, zitokinak, zeinak bronkio albeolarraren paretaren iragazkortasuna handitzen baitute, fluidoak pasatzen utziz—. Zelulak suntsitzearen eta fluidoak albeolora pasatzearen arteko konbinazioak gas-trukea okertzen du[erreferentzia behar].