Gramofono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gramofono
Fonografoa
Fabrikazioa
DiseinatzaileaEmile Berliner
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1887

Gramofonoa[1] soinua irartzeko eta entzuteko lehenengo gailua izan zen[erreferentzia behar], disko lau bat erabiltzen zuena. Fonografoak, ordea, zilindro baten gainean grabatzen zuen. 1888-an Emile Berlinerrek patentatu zuen.

Gramofonok grabazio mekanika analogikoa erabiltzen du, non soinu-uhinak bibrazio mekanika bihurtzen dira; bibrazio hauek mugiarazten dute ezten batek, kimikoki tratatu izan den disko baten azalaren gainean, kiribil moduko osatzen duten ildo bat lantzen duena.

Berlinerren gramofonoa, geroago garatzen ziren disko-jogailuak bezala, plater birakari, beso, ezten edo orratz eta anplifikadore baten datza. Soka edo motor elektriko batek 33, 45, edo 78 minutuko biraketa abiadura iraunkor batera platera birarazten du.

Emile Berlinerren gramofonoa, (1910-1929 urteen artean).

Gramofonoren fonografo baztertzea lortu zuen azkenean bere ekoizpen-kostuak txikiagoak zirela eta, molde bakar batetik milaka kopia egin zitekeen. Fonografok errepresentazio original bakoitzean soinu hartze bakar bat baino ez zen egin. Horrexegatik, grabazioa egiten zenean, fonografo batzuk erabiltzen ziren.

Hala ere, fonografoak, 1877an Edisonek asmatua, abantaila bat zuen, gramofonoak ez zuena: erabiltzaileek beraien zilindroetan irarri edo grabatu zezaketen, musika ez ezik ahotsak ere, umeenak, txakurrenak... nahi zutena irarri zezaketen. Aukera honek abantaila asko zituen baina ez gramofonoak ez binilozko diskoak ere, ez zuten eskaintzen eta grabagailua azaldu arte ez zen berriz erabiltzeko moduan egoten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]